Esku-hartze programak adinekoekin, zaintzaileekin eta familiekin.
Elkarteentzako dinamizazioa eta aholkularitza. Diagnostiko, azterlan eta plan estrategikoak egitea.
Banakako arreta psikologikoa zahartzearekin, nahi ez den bakardadearekin, doluarekin, mendeko pertsonen zaintzarekin eta abarrekin lotutako prozesuetan.
Zahartzaroko aktibistak gara, bizitzaren etapa honi balioa eman nahi diogu.
Adin guztietako pertsona nagusiekin egiten dugu lan eta horrek bizitzaren etapa honen ikuspegi integrala ematen digu.
Esku-hartze psikosozialeko, prestakuntzako, aholkularitzako eta banakako arreta psikologikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Adindu 1996an hasi zen lanean, 25 urte baino gehiago daramatzagu adinekoekin lanean.
Erakundeak
Elkarteak
Pertsonak